Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lau hilabete eta erdiren ondoren Olatzagutiko Udalak baditu arduradunak. Atzo eguerdian osatu zen Olaztiko Kudeaketa Batzordea eta Juan Zufiaurre Mendoza aukeratu zuen bere buru. EAE-ANVko zerrendan aurkeztu zen Zufiaurre, Lourdes Caro Capellanekin eta Iñaki Marañon Marañonekin batera. PSNko Angel Sanz Alfaro zinegotziarekin batera dira legegintzaldi hasieratik dauden zinegotziak. Haiekin batera Kudeaketa Batzordea osatzen dute Antonio Granados Valiente, Jose Joaquin Lopez de Goikoetxea San Roman, Alberto Zubelzu Guinea, Eduardo Goikoetxea Kintana eta Jose Luis Lopez Quintana.Hiru hautagaiAzken biak ez ziren bilkuran izan, baina nahikoa quoruma bazegoenez bilkura egin zen. Zufiaurrek bost boto eskuratu zituen. Jose Joaquin Lopez de Goikoetxeak eta Angel Sanz Alfarok bere buruari eman zioten botoa. IrekiaBatzorde buru izendatu berri Zufiaurrek esan zuen bere egitekoa langileen atzeratutako nominak sinatuko zituela lehenik. Aldi berean, udala langileei eskerrak eman zien "bizi izandako egoerari aurre eginez arduraz eta dedikazioz aritu direlako". Horrekin batera, "erakunde krisiak iraun duen bitartean sortutako nahaspila zuzentzea premiazkoa da, udalaren jarduerak eta zerbitzuak berriro martxan jartzeko". Horrekin batera, batzorde buruak "herri borondatearekin konpromisoa" azaldu zuen. Udala "herrira zabalduko da, populazioaren borondatea izan dadin benetan erabakiak eta udal politika bideratuko dituena". Udal organo guztiak parte-hartzaile izanen zirela aurreratu zuen Zufiaurrek. Udal jarduera "gardentasunez, informazioarekin eta Olazti guztiari eztabaida zabalduz" garatu nahi duela gaineratu zuen. Horregatik aurki udalaren egoeraren berri emateko batzarra deituko duela aurreratu zuen. Azkenik, Zufiaurrek olaztiarren batasunaren eta elkarlanaren aldeko deia egin zuen. "entendimendurako oinarriak jarri behar ditugu eta Olaztiren aldeko ahalegin guztiak batu behar ditugu".