Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako irristaketa eskolen topaketak antolatu ditu, Sakanako irristaketa eskoletako kideak bildu eta guztien artean ongi pasatzeko asmoz. Lehendabiziko topaketa Urdiaingo frontoian egin zen, azaroaren 20an, bigarrena abenduaren 11n, Altsasun, eta azkeneko topaketa ilbeltzaren 15ean izanen da, 17:00etan, Olaztin. Olaztiko Sutegi, Altsasuko Irristaketa Taldea eta Urdiaingo Aitziber klubetako neska-mutilak bildu eta kategoriaka lasterketak egin eta gero -hastapen taldetik junior bitartera-, jokoak eta beste izanen dituzte goza gai. Bukaeran guztiendako auzate ederra prestatuko du Olaztiko Sutegi taldeak.