Raul Audikana eta Leire Zabalo azkarrenak Olaztin

Guaixe 2011ko urtarrilaren 11

Lehen kategoria 8 urterainokoa zen, eta korrikalariek zirkuitu txikiari buelta bat eman behar izan zieten. Lehena Oier Sarazibar izan zen, bigarrena Unax Trebejo eta hirugarrena Alea Orabengoa. Gozokiak jaso zituzten saritzat. Bigarren kategorian 8-11 urte artekoak aritu ziren, eta zirkuitu txikiari bi buelta eman zizkioten. Mutiletan Mikel Gil nagusitu zen, Lander Bados eta Xabier Diaz de Duranaren aurretik, eta nesketan Suad sartu zen lehenengo, Hind eta Erikaren aurretik. Gozokiak eta trofeoak jaso zituzten. Eta hirugarren kategorian, 12-15 urte bitarteko korrikalariek zirkuitu handiari buelta bat eman zioten, 1.200 metro osatuta. Mutiletan Beñat Fresneda, Aitor Lorea eta Xabier Grados izan ziren azkarrenak, eta nesketan Irene Lopez de Goikoetxea, Esther Ondarra eta Irantzu Imaz izan ziren lehenak. Trofeoak jaso zituzten. Laugarren kategorian 15 urtetik gorakoak aritu ziren, eta proba nagusia izan zen. Mutilek zirkuitu handiari 4 buelta eman zizkioten, 4.800 metro inguru; neskek, aldiz, hiru buelta, 3.600 metro. Raul Audikana olaztiarra izan zen azkarrena (16:20), Migel Angel Aldazi 9 segundo aterata (16:29) eta David Trebejori 10 segundo aterata (16:30). Leire Zabalo izan zen lehena eta aritu zen emakumezko bakarra. Lakuntzan ere baiLakuntzako Zabalarte klubak antolatuta, aurten lehenengoz antolatu zen San Silbestre lasterketa Lakuntzan. Gaztetxoak bereziki baina heldu batzuk ere animatu ziren Lakuntzako kaleetan barna urtea korrikan despeditzea. Giroa berotzeko antolakuntzak txokolate beroa eskaini ziren bertaratutako guztiei.