Olaztik Sakanako Irristaketa Topaketak itxiko ditu

Guaixe 2011ko urtarrilaren 13a

Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak Sakanako irristaketa eskolen topaketak antolatu ditu, Sakanako irristaketa eskoletako kideak bildu eta guztien artean ongi pasatzeko asmoz. Lehendabiziko topaketa Urdiaingo frontoian egin zen, azaroaren 20an, bigarrena abenduaren 11n, Altsasun, eta azkeneko topaketa ilbeltzaren 15ean izanen da, larunbatean, 17:00etan, Olaztiko Erburua kiroldegian. Olaztiko Sutegi, Altsasuko Irristaketa Taldea eta Urdiaingo Aitziber klubetako neska-mutilak bildu - 125-130 irristalari espero dira - eta kategoriaka lasterketak egin eta gero -hastapen taldetik junior bitartera-, jokoak eta beste izanen dituzte goza gai. Bukaeran guztiendako auzate ederra prestatuko du Olaztiko Sutegi taldeak eta Mankomunitatearen eskutik opari-oroigarria jasoko dute irristalariek.