Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiko porlandegian aste honetan egin dira hauteskunde sindikalak eta UGT jakinarazi duenez bera izan da boto gehien jaso eta ordezkari gehien izanen dituen sindikatua. UGTk zabaldutakoaren arabera horrela osatuko da Portlandeko enpresa batzorde berria: UGTko 4 ordezkari (54 boto), ELAko 3 (50 boto) eta CCOOeko 2 (22 boto). 13 botorekin ez du ordezkaririk lortu LAB sindikatuak.Aurreko hauteskundeetan ELAk 4 ordezkari lortu zituen, UGTk 3 eta LABek 2.