Atez ateko bilketa hizpide

Guaixe 2011ko otsailaren 18a

Gaurkotasun gaia da hondakinen tratamendua. Olatzagutiko Cementos Portlan Valderrivas enpresaren erraustegiaren egitasmoaren aurrean, Olaztiko Gazte Asanbladak hondakinen tratamendu alternatiboak aztertzeko premia ikusi du. Helburu horrekin atez ateko bilketari buruzko hitzaldia antolatu du. Gipuzkoa zero zabor plataformako kide Joxe Mari Irazustak eta Ainhoa Arrozpidek emanen dute hitzaldia. Bi lagunek Gipuzkoako zenbait herritan martxan jarri duten egitasmoaren berri emanen dute eta, erraustegien aurrean, zaborrak tratatzeko alternatiba jasangarriagoak aurkeztuko dituzte (konposta egin, birziklatu...).