Film laburren tailerra Olaztin

Guaixe 2011ko otsailaren 24a

Olatzagutiko Akelarre ludotekak film laburren tailerra antolatu du. Bertan zenbait gai landuko dira: antzerkia, zinemagintzari buruzko ezagutza eta teoria apur bat, laburmetraiaren prestaketa (gaia, gidoia, pertsonaiak...), grabazioa, muntaketa eta emanaldia. Tailerra 9 urtetik aurrerako gazteendako da (2002 urtean edo aurretik jaioak). Ikastaroa asteazkenetan izanen da. 11 saio izanen dira, martxoaren 9tik maiatzaren 25era. Bi talde izanen dira: bat 17:00etatik 18:00etara eta bestea 18:00etatik 19:00etara. Ludotekako bazkideendako matrikula bi eurokoa da eta gainerakoendako 11 eurokoa. Interesatuek izena eman dezakete Olaztiko Akelarre ludotekan, otsailaren 28tik martxoaren 4ra arte, 16:30etik 18:30era.