Autobus geltokia Ziordia kalean egonen da

Guaixe 2011ko otsailaren 21a

Gaur egun Intsumisio plazan dago Olatzagutiko autobus geltokia. Garraio publikoko ibilgailuek kale nagusi guztia zeharkatu behar dute herri erdigunean dagoen plazara iristeko. Kale hori estua da. Duela urte eta erdi, Epi Marin alkate zela autobus geltokia aldatzea aztertu zuten udalean. Lehen aukera Ziordia kalea izan zen, baina, ondoren, Erburua kiroldegi inguruan jartzearen alde egin zuen. Udalean egondako dimisioekin ez zen erabakia gauzatu. AldeUdal kudeaketa batzordeko buru Juan Zufiaurrek azaldu digunez, autobus geltokia Ziordia kalean jartzearen alde egin dute. "Kokapen hori olaztairrendako irisgarriagoa da, erosoagoa eta segurtasun handiagokoa. Horrela, autobusak ez dira herri erditik pasatu behar". Zufiaurrek azaldu digunez, ez dute autobus geltokia kiroldegi ondoan jarriko "sarbide txarrak dituelako, zirkunbalazio errepidea delako eta kamioi asko pasatzen direlako, kaleak zati askotan espaloirik ez duelako eta herritarrendako ez dagoelako hain eskura". Etagaineratu du kokapena aztertzerakoan udalak olaztiarrendako onena den aukeran pentsatu duela. Zufiaurrek azaldu digunez, aurreko ostiralean La Burundesako enpresako Igancio Otxoa autobus batekin egon zen eta bihurguneak behar bezala hartzen zirela ziurtatu zuen. Alkateak azaldu digunez, autobus konpainiako buruak "ez du inolako eragozpenik jarri". KontraAlegazioen bidez, autobus geltokia Ziordia kalean jartzearen kontra azaldu dira gutxienez hiru herritar. Haietako batek azaldu du 17 argudio tekniko ere eman dituela udalaren aukeraren kontra. Olaztiar honek dioenez, gaur egungo geltokian ikasleak ikastetxeetatik etortzen direnean bizpahiru autobusez gain, haien seme-alabak jasotzera autoz doazen gurasoak ere biltzen dira eta kaosa sortzen da. "Ziordia kalean ezin pasa geldituko dira". Herritarra arduratuta azaldu da ere markesina inguruan, lurperatuta, lurperatutako argindar transformadorea dagoela. Transformadoreak su hartu edo erre daitezkeela aipatu digu, eta hainbat kasuren berri eman ere. Alkateak arrisku aukera txikitu du.Bere alegazioetan ere auzokideak dio gaur egungo autobusak udalak aurreikusitako 12,7 metroko geltokia baino handiagoak direla. Berak dio geltokia handituta ere autobusek arazoak izanen dituztela kale Nagusira sartzeko. Aldi berean, gaineratu du autobus bakarrarendako geltokia izanen denez, itxaroten dauden ibilgailuek Sakana kaletik industrialderako pasa trabatuko dutela. Herritar horrek udalari kiroldegi ondoan edo Klinkerren atzean egitea proposatu dio. Lehenengoak autoendako aparkalekua duela nabarmendu du. Bigarrenak, berriz, bidaiariak dotazio inguru baten ondoan uzten dituela. "Gainera, Ingurabide kalea toki-errepidea da. Nafarroako Gobernuarena. Elurra egiten duenean berak garbitu behar du kale hori. Udalaren baliabideak mugatuagoak dira". Autobus geltoki berriaZiordia kalean markesina egiteko lanak aurreko ostiralean hasi ziren. 18.000 euroko aurrekontua dute eta martxoa despeditzerako lanak bukatuta egon behar dute. Ondoren, autobusak ondoan dagoen autobiako sarbidetik sartuko dira Ziordia kalera. Geldialdia egin ondoren, kalean aurrera egin eta eskubitara joko dute kale Nagusia hartzeko. 250 metro eginen dituzte, borobileraino. Han eskubitara jo Sakana kaletik autobiara aterako dira.