Kontzertu eskaintza zabala Maisuenean

Guaixe 2011ko otsailaren 25a

Olaztiko Gazte Asanbladak goi mailako kontzertuak antolatu ditu astebururako. Otsaila agurtzeko gustu guztietarako musika taldeak gonbidatu ditu Maisuenea gaztetxera. Gaur gauean Gose eta Opium taldeak igoko dira oholtza gainera. Bihar, berriz, kontzertu paregabea eskainiko du Gatillazo geldiezinak. Gose talde berritzaileaEuskal musikan iraultza egin du Gose taldeak. Musika elektronikoa, gitarra elektriko punk-rockeroa eta trikitixa uztartuta, Arrasateko taldeak musika berritzailea eta ikuskizun apurtzaileak eskaintzen ditu. Urte gutxitan lekua egin du Euskal Herriko agertokietan. Bost diskoren ondoren, berriki egin du azken ekarpena: Korrika 17ko Euskalakari abestia. Arrasateko taldeak iraultza ekarriko du Olaztiko gaztetxera. Opium rock Punkaren herrian, Agurainen, lekua egin du rock talde batek. Opium taldea 2009an sortu zen. Jendearen erantzun ona ikusita laukote gazteak aurrera egitea erabaki zuen. Lehen maketa bidean dutela, Sakanan haien rock alernatiboa ezagutarazteko prest datoz. Gatillazo Amerikako bidean Gatillazo punk taldeko kideak nekaezinak dira. Urtetako ibilbidearen ondoren, Evaristo agortezinak, Tripi eta Mikel Azpiroz lakuntzarrek eta Txiki eta Angel gitarra joleek lanerako gogotsu jarraitzen dute. Esaterako, datorren astean Mexikorako bidea hartuko dute. Ez da izanen Hego Amerikan eskainiko duten kontzertu bakarra. Udaberrian, Argentinan, Uruguain eta Txilen izanen dira. Tartean, kontzertuak eskainiko dituzte Espainian eta Galizian. Bira luzearen aurretik, kontzertua eskainiko dute Olaztin. "Ez egon berritasunen zain, mundua dagoen bezala ez gaude esperimentatzeko eta" diote. Aguraingo taldea betiko indarrarekin igoko da oholtza gainera.