Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mikel Valverdek ilustrazio tailerra emanen duOlaztiko Udal liburutegiak haurrendako ilustrazio tailerra antolatu du. 8 urtetik aurrerako haur eta gazteei egin die eskaintza. Gaztetxoek irakasle paregabea izanen dute: Mikel Valverde ilustratzailea. Haurren literaturan ezinbesteko tresna den ilustrazioen munduan murgiltzeko aukera bikaina da. Ekimena Liburuaren Eguna ospatzeko ekintzen barruan dago.IrakasleazMikel Valverde euskal ilustratzaile ezagunenetakoa da. Idazlea eta komikigilea ere bada. Gasteiztarrak haurren artean guztiz ezagunak diren pertsonaiak sortu ditu, esaterako, Atxagaren Xola eta Bambulo. Euskal idazle ezagunen liburuak ilustratu ditu: Patxi Zubizarretaren Midasen eraztuna, Fina Casalderrey-ren Txakurra daukagu etxean, Juan Cruz Igerabideren Jonas tiene un problema, Arantxa Iturberen Beldurtia naiz, eta zer? eta abar. Komikiak egin ditu, besteak beste, Gararen Zazpika, El País eta El Diario Vasco egunkarietarako. Gasteiztarraren azken sorkuntza Rita da, berak idatzi eta ilustratutako liburu sortaren protagonista. Ilustrazio lehiaketaOlaztiko liburutegiak idatzi batean oinarritutako ilustrazio lehiaketa antolatu du. Parte-hartzaileek liburu bateko kapitulu edo orrialde bat aukeratu, eta irudikatu egin beharko dute. Bi kategoria bereiztu dituzte: 8-12 urteko neska-mutilak eta 13-16 urteko gazteak. Ilustrazioak aurkezteko epea martxoaren 16an, asteazkenean amaituko da. Ilustrazioak jendaurrean jarriko dituzte martxoaren 17an, ilustrazio tailerrarekin batera. Bertan aukeratuko ditu sarituak Mikel Valverde ilustratzaileak. Maila bakoitzeko bi marrazki onenek saria jasoko dute.Ilustrazioaren garrantziaAdituen esanetan haurrendako liburuetan ilustrazioa testua bezain garrantzitsua da.