Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Markel Galbetek 28. KREA komiki lehiaketan nagusitu da. Olaztiarrak haurren kategoriako saria irabazi du bigarren urtez jarraian. Iñigo Aritza ikastolako ikaslearen Galduak komikia 9-13 urtekoen mailako onena izendatu dute. KREA Arabako Vital Kutxaren kultura garaikidearen sormeneko zentroa da. Ikastetxe arteko komiki lehiaketak tradizio handia du. 28. edizioan 369 komiki aurkeztu dituzte lehiara, epaileen esanetan, "maila handiko lanak". Beraz, saridunak aukeratzea ez zen lan samurra izan. Komikigintzako profesionalek osatu zuten epaimahaia: Antonio Altarribak (berriki komikiko sari nazionalarekin saritua), Iñaki Elorriaga (Getxoko komiki eta Manga aretoko zuzendaria) eta Jone Gonzalez (KREAko ordezkaria).Sari-banaketa ekitaldia otsailaren 4an izan zen, Gasteizen. Bertan izan zen Paco Roca komikigile handia (2008an komikiko sari nazionalarekin saritua). Berak egin du aurtengo KREA komiki gida. Haren bidez gazteak komikietara hurbildu nahi ditu. Marrazkilariak horretan hobetzeko aholkuak ematen ditu. Gainera, saridunek lehiara aurkeztu diren komikien bilduma jaso zuten. Sarituen lanak jendaurrean egon dira Dendaraba merkataritza guneko Araba Aretoan.