Azken ihoteak

Guaixe 2011ko martxoaren 18a

Hiri-ihotearen txanda izanen da biharkoan Olatzagutian. Lagun koadrilak haien mozorroei, gurdiei eta bestelakoei azken ukituak ematen ariko dira. Horiek guztiak bihar eguerdian herrian barna abiatuko den kalejiran erakutsiko dituzte. Ondoren, 15:00etan, gazte asanbladak antolatutako bazkaria izanen da pilotalekuan. 17:30etik 19:30era Beriba Shamba batukada taldea ariko da. Plazan, berriz, 20:00etatik aurrera eta eguerditik aurrera dantzaldia izanen da.