Despeditu dira ihoteak

Guaixe 2011ko martxoaren 24a

Olatzagutiko inauteriek luze jo dute aurten. Astearte ihoteetan haurren ospakizuna izan zen, martxoaren 12an inauteri herrikoiak ospatu zituzten eta pasa den larunbatean hiri inauterien eta karrozen txanda izan zen. Giro ederrean joan ziren ospakizunak eta olaztiar asko animatu ziren mozorrotu eta eguerdiko kalejiran ateratzera.Herri bazkarian jende asko bildu zen. Sagardotegi menua prestatutako zuten menua dastatzeko aukera izan zuten. Ondoren, arratsaldeko batukada emanaldiak eta plazako dantzaldiak festari jarraipen ederra eman zion. Gaueko ospakizunetan ere parranda giroa zen nagusi, jendeak Olatzagutiko trenbideko istripuaren berri izan arte. Ezbeharraren berri jakin zenean, Maisuenea gaztetxeak, esaterako, ateak itxi zituen.