Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko udal ludotekan liburuen mundu magikoan murgiltzera animatzen dituzte haur eta gaztetxoak. Esku artean liburuak hartu, goxo-goxo irakurri eta haiekin amets egiteko gonbitea egiten dute. Amets eta amets artean orria ez galtzeko tresna baliagarria da orri-markatzailea. Akelarre ludotekak tailerra antolatu du. Orri-markatzaileen tailerra 5 urtetik gorako neska-mutilei zuzenduta dago. Bi eguneko tailerra da. Adinaren araberako taldeak eginen dira: 5-6 urtekoak, apirilaren 13an, asteazkenean (15:30etik 17:00etara) eta 18an, astelehenean (16:30etik 18:15era); 7-8 urtekoak, apirilaren 14an, ostegunean (16:45etik 18:15era) eta 19an, asteartean (16:45etik 18:15era); eta 8 urtetik gorakoak, apirilaren 8an, ostiralean (17:00etatik 19:00etara) eta 15ean, ostiralean (17:00etatik 19:00etara).Sarrera libre izanen da; interesa duen oro joan daiteke.