Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Domekan Foruzaingoak 31 urteko arabar bat atxilotu zuen. Gizona kontrako norabidean gidatu zuen A-1 autobidean. Iruñeko norabidean gidatzen ari zen Gipuzkoarako bidean. 5:20 aldera gizonak gidatzen zuen autoa eta emakume batek gidatzen zutena aurrez aurre talka egin zuten, 395 km-an. Azken hori Nafarroako Ospitalera eraman zuten, arin zaurituta.Foruzaingoak gizona atxilotu zuen eta Altsasuko polizia etxera eraman zuten. Bular aldean oinazeak zituenez, osasun etxera lehenik eta ospitalera ondoren eraman zuten.Ezbeharraren ondorioz, Gipuzkoarako norabideko ezkerreko erraila itxi egin behar izan zuten, autoak bidetik kendu eta guztia garbitzen zuten bitartean. Foruzaingoak bideratu zuen trafikoa eta bera arduratu da ikerketaz.