Mahai jolas txapelketa Kamiogainan

Guaixe 2011ko apirilaren 12a

Hilaren 2an, larunbatarekin, Kamiogaina jubilatu elkarteak mahai joko txapelketetako sariak banatu zituen. Partxisean, musean,txintxoian eta tutean 65 pertsona lehiatu ziren, bai bazkideak baita bazkide ez direnak ere, horrela olaztiarren arteko hartu-emanak sustatu nahi baitituzte. Guztiak ere otsailaren 8a eta martxoaren 29a bitartean lehiatu dira jubilatu elkartean. Partxisean onenak Blanca Arza eta Mª Cruz Fuste izan ziren. Podiuma Mª Asun Agirre-Mª Josefa Gastaminza eta Conchi Barberena eta Ascen Gilek osatu zuten. Muslari onenak Luis Santamaria eta Jesus Ruf izan ziren. Atzetik sailkatu ziren Jose Goñi-Juan Barrero eta Jose Manuel Mazkiaran-Patxi Imaz. Briskan trebeenak Bernarda Velasco eta Angelines Trabanca izan ziren. Haien atzetik sailkatu ziren Angelita Jimenez eta Floren Grados. Podiuma Tere Ondarrak eta Fermina Galbetek osatu zuten. Tutean onenak Filo Rueda eta Ignacio Galbete izan ziren. Asun eta Agustina Baroja bigarren izan ziren eta hirugarren Luis Santamaria eta Domingo Perez. Txintxonean, azkenik, Asun Agirre izan zen garaile, Juani Martinez eta Martina Duranen aurretik.