Altsasuko antzerki tailerra Olatzagutian

Guaixe 2011ko maiatzaren 6a

Maiatzaren 6an, ostiralean, 20:00etan, Olatzagutiko kultur guneanAltsasuko Antzerki Tailerrak zirkua ekarriko du Olatzagutiko kultur etxera. Adin guztietako 18 altsasuar igoko dira oholtza gainera, Virginia Albiraren zuzendaritzapean. Antzezle berriek azken lana eskainiko dute, Pasen y vean. Zirkua heldu da! eta herritarrak ikuskizunaz gozatzeko irrikaz daude. Baina zirkukoek udaletxeari ez diote dagokien zerga ordaindu, eta zirku emanaldia hastera doanean udal funtzionarioak agertuko dira agertokira, zerga kobratzera. Baina zirku honetan dena ez da musika eta distira... sekretuak daude. Pertsonaiak ez dira ematen dutenak, gauzak ez dira ikusten diren bezala. Hortaz, sorpresa galantak egon daitezke.Altsasuko Antzerki Tailerrak martxoan mustu zuen antzezlana. Ikasturte osoko lanaren emaitza da. Bi emanaldi arrakastatsu eskaini zituzten haien sorterrian. Bertan egoterik izan ez zutenek antzezlanaz gozatzeko aukera izanen dute gaur arratsaldean, Olatzagutian.