Olaztiko XL. San Migel Pilota Txapelketan izena ematea zabalik

Guaixe 2011ko maiatzaren 4a

Olaztiko San Migel elkarteak afizionatuen eta kategoria txikikoen primerako pilota jaialdia antolatzen du urtero. Aurten 40. edizioa izango da, eta hiru mailatan jokatuko da: lehen mailan, bigarren mailan eta hirugarren mailan. Maiatza bukaeran hasiko da txapelketa eta finalak Olaztiko Santa Ana festetan jokatuko dira.XL. San Migel Elkarteko Pilota Txapelketan aritu nahi duten pilotariek izena ematea zabalik dute maiatzaren 16ra arte. Horretarako ondoko telefonoetara deitu behar dute: 948 382 722 edo 646 611 011 (Agustin San Migel).