Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko Zigor Arloko 1. Epaitegiak Sakanako Mankomunitateko kamioi gidari bat absolbitu du. Zuhurtziagabekeriazko giza hilketa leporatu zioten, baina froga guztiak aztertu ondoren epaileak esan du gidariak ez zuela inolako ajolagabekeriarik egin.Epaitutako ezbeharra 2008ko otsailaren 27an izan zen. Hondakin bilketako kamioi batek Olatzagutiako San Ignazio kalean bi edukiontzi hustu ondoren. Gidariak kamioia martxan jarri zuen, baina ez zen konturatu bere aurrean, eskuinean emakume bat zegoela. Kamioiarekin kolpatu eta harrapatu egin zuen 81 urteko emakumea, gerora hil egin zena.