Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko Sutegi klubak bizikleta txangoa antolatu du larunbaterako, maiatzaren 14rako. Sutegiko familiendako antolatu da ekimena, eta guraso eta seme-alabek, guztiek elkarrekin, egun polita pasatzea da asmoa. Arratsaldeko lauretan aterako dira Correosetik. Sutegitik adierazi dutenez, merendola ederra eta guztiendako aktibitateak antolatuko dira. Nahikoa guraso azaltzen ez badira, txangoa bertan behera geratuko da.Eskalada ikastaroa ekainaren 4anOlaztiko Sutegi kirol elkarteak eskalada tailerra antolatu du ekainaren 4an, larunbatarekin, Olaztiko rokodromoan. 5 urtetik 14 urtera bitarteko gaztetxoendako antolatu dute tailerra, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Izena ematea zabalik dago Olaztiko Erburua kiroldegian, maiatzaren 21a baino lehen. Bazkideek ez dute ordaindu beharko, eta bazkide ez direnek 8 euroko kuota ordainduko dute.