Goi mailako akordeoi kontzertua Olaztin

Guaixe 2011ko maiatzaren 13a

Leire Aiestaranek etxekoen aurrean joko duJoan zen astean berri izan genuen Leire Aiestaran Lasa olaztiarra. Baztango Udalak eta Fidah fundazioak antolatutako musika bakarlari lehiaketan nagusitu zen. Bihar arratsaldean, olaztiarrek herriko alaba zuzenean entzuteko aukera izanen dute. 15 urteko gazteak kontzertua eskainiko du Pablo Sarasate Goi Mailako Kontserbatorioko akordeoi ikasleekin batera. Ainhoa Basadre, Amaiur Martinez, Oihane Andueza, Lorena Barrira eta Leire Aiestaran igoko dira oholtza gainera. Akordeoiko 1., 2., 3. eta 6. mailako ikasleak dira. Musikari gazteek kontzertu anitza eta entretenigarria eskainiko dute. Leire Aiestaran olaztiarrak itxiko du kontzertua hiru obra ederrekin: Garisoainen Gaztettoentzako suite, Mozart-en Vienako sonatina eta Rizol-en Errusiako abestiaren bariazioak interpretatuko ditu. Olaztiko gaztea akordeoiko 3. mailako ikaslea da. Apirilaren amaieran irabazitako sariak argi uzten du bakarlariaren maila. Bihar erakustaldia eskainiko du.