Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirileko bilkuran Olatzagutiako Udalak 2.048.835 euroko aurrekontua onartu zuen. Kudeaketa Batzordeko buru Juan Zufiaurrek jakinarazi digunez aurtengo aurrekontua iazkoaren antzekoa da. "Duela bi urte harrobiengatik udalak jasotzen zituen diru sarrerak jaitsi ziren. Iaz ere hala jarraitu zuten eta diru-sarrera horiek kontuan izan da egin dugu aurrekontua. Iazkoaren antzekoak dira".Zufiaurrek esan digunez, Portuko kaleko eta San Sebastian plazako lanak egiteko 244.600 euro bideratuko ditu. Lan horiek Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jasoko dute. Kale kaleko eta Argomaniz plazako argiteria berritzeko 63.539 euro bideratuko dira.Aurrekontu parte-hartzaileakEsperientzia hori mustutzeko lantaldeak sortuko dira aurki Olatzagutian. Herritarrek udalak 25.000 euro zertara bideratu erabakiko dute. Zufiaurrek esan digunez, "kopurua txikia da, udalak gasturako diru gutxi duelako". Esan digunez, jendea dagoeneko hasi da ideiak ematen.