Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 20az geroztik Olatzagutian geldialdia egiten duten autobus guztiak Ziordia kalean egiten dute. Estatuko funtsetik jasotako 18.000 eurorekin egin ditu lanak Olatzagutiako Udalak. Bestetik, martxoaren 19an trenak harrapatutako bi nesken auzian pertsonatzea erabaki zuen Olatzagutiako Udalak, apirileko batzarrean. Bilkura berean onartu egin zuen Kale kaleko partzela bat erostea.Udalaren beste lur-sail batekin batera babes ofizialeko sei etxebizitza egiteko aukera emanen du. Bestalde, apirileko bilkuran Olatzagutiako Udalak erabaki zuen Sakanako Mankomunitatearen uraren behe-hornidura zerbitzuarekin bat egitea. Burundako herriarekin batera beste sei herrik bat egin dute zerbitzu horretan: Irurtzun, Lakuntza, Arbizu, Iturmendi, Bakaiku eta Urdiain.