Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gurutze Rodriguez Armendariz izanen da Sakanako emakumezko alkate bakarretakoa. Bera buru duen Bilduren zerrendak olaztiarrek emandako botoen erdiak eskuratu ditu. Aurreko deialdian ezker abertzaleko zerrendak jaso zituenak baino 71 boto gehiago eskuratu ditu Bilduk. Emaitzek koalizioari 5 zinegotzi eman dizkio. Olatzagutiako Udalean bigarren indarra PSN da. Lau urtetan sozialisten zerrendaren babesa 20 puntutan hazi da (144 boto gehiago) eta zinegotzi bat izatetik 3 izatera pasa dira. Olatzagutiako Udalean PP izanen da hirugarren indarra. Bere mustualdian popularrek zinegotzi bat lortu dute. Parlamenturako zerrenda bozkatuena Bildurena izan da Olatzagutian. Alde handiz gainera, bigarren den UPNren zerrendari 18 puntuko aldea atera dio. Erregionalisten zerrendak apenas nabaritu du PP aurkeztu denik, 5 boto besterik ez baititu galdu. Galera handia, 204 boto gutxiago, NaBai2011k izan duena da. 20 puntu gutxiagorekin olaztiarren lehen aukera izatetik hirugarrena izatera pasa da. Sozialistek 5 boto irabazi dute, parlamenturako botoen %14 eskuratuz. Izquierda-Ezkerraren babesak ere gora egin du Olatzagutian. Alderdi popularrak, berriz, 46 boz jaso ditu Olatzagutian. Eskuineko aukerak 40 boto irabazi ditu Olatzagutian. Abertzaletasunak, berriz, 158 boto galdu ditu lau urte geroago. Udalaren osaketaBildu1. Gurutze Rodriguez Armendariz2. Patricia Fernandez Ganuza3. Mikel Azkargorta Boal4. Juan Antonio Vicente Galbete5. Francisco Javier Bados BergaraPSOE1. Juan Jose Galarza Aldave2. Manuela Terrados Illan3. Miguel Angel Solis HerreraPP1. Aitor Gonzalez Gonzalez