Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sortzen-Ikasbatuaz-ek jakinarazi digu Uharte Arakil, Arbizu, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutiko eskolek koordinatzaile bat eskatu zutela eta ezezkoa jaso dutela.Aitziber Larreak azaldu digunez, "Nafarroako beste hezkuntza eremuetan koordinatzaileak daude. Haien egitekoa da eskola txikiak elkarlanean aritzeko bidea jartzea, pedagogia mailan eta beste arlo batzuetan". Larreak jainarazi digunez, ibarreko eskola txikiek aurkeztutako proiektuak koordinatzailea garai honetan hasi beharko luke lanean, ikasturte berria prestatzen eta gero kurtso guztia lan eginen luke. Krisiagatik, ordea, Hezkuntza Departamentuak murrizketak egiten ari da eta ez du koordinatzaile posturik sortu. Hala jakinarazi digu Larreak. Sortzen Ikasbatuaz-ek eta sindikatuek eskola txikien aldeko dekalogoa aurkeztu zieten hilaren 11n hezkuntza arduradunei. SektoreakLarreak ere azaldu du departamentuak Arbizuko eskolaren eskaera bat atzera bota duela. "Lehen Hezkuntza ziklo osoa Arbizun bertan ematea eskatu zuten, baina atzera bota dute". Bestalde, Iturmendin eta Urdiainen eskola berriak egiteko lanak atzeratuta, baina aurrera doazela gehitu du.