Oboea ikasteko aukera Sakanan

Guaixe 2011ko maiatzaren 30a

Olaztiko Udal Musika Eskolak instrumentuen eskaintza zabalduko du ikasturte berrian. Lehen aldiz, bateria eta oboe instrumentuak eskaini ditu. Azken instrumentu hori eskaintzen duen Sakanako musika eskola bakarra da. Beraz, sakandarrek hezkuntza aukera berria dugu. Aipatutako musika tresnez gain, saxofoia, akordeoia, trikitixa, gitarra, pianoa eta teklatua ikasteko aukera dago. Instrumentua eskaintzeko gutxieneko taldea osatu behar da. Ikasleak hiru mailatan banatzen dira: 1. Mailakoak edo 5 eta 6 urtekoak, bigarren mailakoak edo 7-12 urtekoak eta 3. mailakoak edo 13 urtetik gorakoak.Matrikula epea irekita dago ekainaren 17ra arte. Inskripzio eskubidea 54,60 eurokoa da (ikasturteko) eta irakasgai bakoitzeko matrikula 17,49 eurokoa (ikasturteko). Horrez gain, hilabeteko kuota ordainduko da: 30,57 euro musika hizkuntzarengatik, 60,06 eurokoa musika hizkuntza eta musika tresnarengatik, eta 29,46 eurokoa instrumentua bakarrik izanda. Musika eskolan bi seme-alaba baino gehiago duten familiek % 50eko hobaria izanen dute tarifa guztietan eta familia ugariek kide guztien matrikulan. Inskripzio orriak udaletxean bete behar dira.