Olaztiko pintura azkarreko lehiaketan izen-ematea zabalik

Guaixe 2011ko ekainaren 2a

Ekainaren 26an Olaztiko IV Pintura Azkarreko Lehiaketa jokatuko da. Izena emateko epea zabalik dago. Olaztiko Udalak hiru maila bereiztu ditu: haurrak (11 urtera artekoak), gazteak (12-15 urtekoak) eta helduak (16 urtetik gorakoena). 1250 euro eta arte plastikoetarako materiala banatuko dira irabazleen artean.Margolariek Olazti, honen ingurua eta jendea gaia landu beharko dute eta lan eremua Olaztiko herrigunea izanen da. Margolanak bastidore edo egitura gogorrean egin behar dira. Tamaina eta teknika libreak dira.Izena emateko epemuga, gazteen eta helduen mailetan, lehiaketaren eguneko goizeko 9:00etan itxiko da. Hala ere, antolakuntza hobetze aldera, ekainaren 20a baino lehen izena ematea eskatu dute. Haurren kategorian izena emateko epea ekainaren 22an, 14:00etan amaitzen da.Izen-emateaOlaztiko udaletxeko administrazioan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etan, 948 562 446 telefonoan edo kultura@olazti.com helbidean.