Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erdi Aroko juglare bidaiaria Olatzagutiara iritsiko da domekan. Nai malabaristak munduko hamaika herrialdetan ikasitako kondairak zabalduko ditu. San Migel plazan biltzen diren haurrek India, Txina eta Afrikako istorio ederrak entzuteko aukera izanen dute. Juglareak sorpresaz beteriko gurditxoa ekarriko du. Eguraldi txarra eginez gero, ipuin kontalariaren emanaldia kultur etxean izanen da.