Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak Ingurumen Baimen Bateratua (IBB) aldatu dio Olatzagutiako porlandegiari. Aldaketa horrek Cementos Portland Valderrivas taldeko enpresak biomasa erregai bezala erabiltzeko aukera izanen du. Enpresaren arabera, biomasak egun kontsumitzen den pet cokearen %3 edo %4 ordezkatuko du. Porlandegitik jakinarazi dutenez, IBBren aldaketa txikia ez da funtsezkoa. ArgudioakOlaztiko porlandegitik azaldu dutenez, hondakinen balioztapena "teknika garbia eta ziurra da Europa guztian eta AEBn duela 30 urte baino gehiago erabilia, zientziaren abal guztiak, ingurumenerako eta pertsonen osasunerako berme guztiak dituena". Estatuan hondakinen balioztapena egiten ez duen porlandegi bakarra Olatzagutiakoa dela ere nabarmendu dute. Porlandegitik azaldu dutenez, balioztapena Europar Batasunaren klima aldaketaren kontrako estrategiaren zati da, "CO2 isuri globalak murrizteko balio duelako. Horretarako energetikoki erabiltzen dira erabilgarriak ez diren hondakinak, desegitean CO2"a naturalki isuriko luketenak, eta petrolioaren eratorriak diren erregaiak erabiltzeari uzten zaio". Hala ziurtatu du porlandegiko giza baliabideetarako arduradun Pablo Isturizek. Beste abantaila bat ere gaineratu du Isturizek, "gizarteari zerbitzua ematen zaio aipatu hondakinak deseginez, bestela hondakindegietan bukatuko lukete eta horrek gizarte eta ingurumen arazoak sortuko lituzke". BiziraupenaIsturizek azaldu duenez epe ertain-luzera erregai alternatiboen erabilera "biziraupen kontua da. Izan ere, aldaketa klimatikoaren kontra egiteko CO2 isuriak zigortuko dira". Horregatik, porlandegiek alternatiba eraginkorrak bilatu beharra dutela ziurtatu du Isturizek, "bestela lehiakortasuna galduko da". Isturizek azaldu digunez, Olatzagutiako porlandegiarendako "ezinbestekoa da etorkizunerako egitasmoei ekitea, beharrezkoak diren inbertsio handien bideragarritasunerako eta epe luzerako enplegua eta jasangarritasunaren defentsarako".