Olaztiko 40. San Migel Txapelketa abian

Guaixe 2011ko ekainaren 1a

Olaztiko San Migel elkarteak antolatutako 40. San Migel Pilota Txapelketa aurreko asteburuan hasi zen. 40 edizio ez dira egunero betetzen, eta ziurrenik antolatzaileek modu berezian ospatuko dute 40. urteurrena.Txapelketa lau mailatan jokatzen ari da: lehen maila, bigarren maila, hirugarren maila eta afizionatuetan. Orain ligaxka jokatuko da maila bakoitzaren barruan eta aurrerago final laurdenen eta finalerdien txanda helduko da. Urtero moduan, final handiak Olaztiko Santa Ana festetan jokatuko dira.Urtetik urtera sendotzen ari da txapelketa eta entzutetsuagoa. Iaz afizionatuetan Renobales-Uzkudun gailendu ziren, hirugarren mailan Borrega-Markinez, bigarren mailan Bikario-Tuero eta lehen mailan Mazkiaran-Alustiza. Aurten ere puntako pilotariak ariko dira, tartean sakandarrak. Ostiralean bigarren jardunaldia hartuko du Olaztiko pilotalekuak, 21:00etatik aurrera.Lehen jardunaldiko emaitzak3. maila: Xapa-Arangiz 10 / Besga-Azkargorta 182. maila: Zubiria-Bizuete 18 / Goikoetxea-Cano 171. maila: Andoni-Gastaminza 17 / Mayo-Araña 22Afizionatuak: Ansotegi-Tabar 22 / Mendoza-Nubla 14 Asteburuko jardunaldiaOstiralean, ekainaren 3an, 21:00etan Olaztiko pilotalekuan3. maila: Iñaki-Igor / Asier-KoldoMendoza-Mendoza / Jauregi-Flores2. maila: Ander-Javi / Adur-Mikel1. maila:  Sueskun-Lizarraga / Urrestarazu-SenarAfizionatuak:  Bengoetxea VII-Landiribar /Armendariz-Gorriti