Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Maisutekno jaialdia izan zuten Olatzagutian. Maisuenea gaztetxea Sakanako DJen eta musika elektronikoaren zaleen bilgune izan zen. Arratsaldean Sakanako eta inguruko jendea hurbiltzen hasi zen eta ospakizunak luze iraun zuen. "Giro ederra izan genuen eta antolatzaileak oso pozik geratu ginen" esan digu Olaztiko Gazte Asanbladako Aritzek. "Zalantzarik gabe, datorren urtean Maisuteknoren edizio berria antolatuko dugu" dio olaztiarrak. Antolatzaileek esker hitzak izan zituen bertaratu ziren guztiendako eta, batez ere, IV. Maisuteknon parte hartu zuten DJendako. Musika elektronikoaren egarriz geratu direnek, aukera berria dute datorren astean, Irurtzungo Trinitate festetarako Larrazpin antolatu duten festan.