Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako gaztetxeek zenbait kontzertu hartuko dituzte asteburuan. Olaztiko Maisuenea Gaztetxeak Urbasako igoeraren aldeko Eskufreno jaialdia hartuko du gaur gauean. Kontzertua eskainiko dute 3 gabe 2 eta Kerasy taldeek. Irurtzungo Kerasy taldeak maiatzean aurkeztu zuen lehen diskoa. Joan zen astean sorterrian jo zuten. Gaur, berriz, Olatzagutian aurkeztuko dute haien lana. Etxarri Aranazko Gaztetxeak 4. urtemuga ospatzen du bihar. Festari amaiera emateko, gaueko 23:00etan, bi talde igoko dira oholtza gainera, Dolce and Tangana eta Olatzagutiko Stupenda Jones. Goierriko gazte taldeen gitarrak eta haize metalek giroa berotuko dute. Ondoren, aurkezpenik behar ez duen Stupenda Jones taldearekin lehertuko da festa. Joan zen urtean ateratako Hiru diskoa Etxarrira eramanen dute.Amaitzeko, Altsasun, Gau Internazionalista dute bihar. Afalostean, Altsasuko Gaztetxean jarraituko du ospakizunak. Gaueko 23:00etan, Iaioak taldeko altsasuar gazteak igoko dira eszenatokira. Ekitaldia eta zozketen ondoren, talde nagusia igoko da oholtza gainera, Irungo Bad Sound System ezaguna. Lakuntzako aukeraLakuntzako Sorginak tabernak ere lekua egiten die inguruko taldeei. Bihar, esaterako, gaueko 23:30ean, kontzertua eskainiko dute Iruñeko Ramsay metal taldeak eta Reborn taldeek.