Emakumea alkatetzan

Guaixe 2011ko ekainaren 15a

Larunbatean udal bilkura atzerapenez hasi zen, 11:20ean. Udal idazkariaren autoak matxura izan eta, horregatik, berandu iritsi zelako. Bera iritsi zenerako olaztiar ugarik bilkura gela betetzen zuen. Hautaketa prozedura adin mahaiaren osaerarekin hasi zen. Juan Jose Galarza Aldabek eta Mikel Azkargorta Boalek osatu zuten. Bozketan Bilduko bost zinegotziek Gurutze Rodriguez Armendarizen alde egin zuten eta, horrela eskuratu zuen alkatetza. Sozialistak abstenitu egin ziren eta zinegotzi popularra ez zen udalean agertu. Udalaren osaera:Bildu1. Gurutze Rodriguez Armendariz2. Patricia Fernandez Ganuza3. Mikel Azkargorta Boal4. Juan Antonio Vicente Galbete5. Francisco Javier Bados BergaraPSOE1. Juan Jose Galarza Aldabe2. Manuela Terrados Illan3. Miguel Angel Solis HerreraPP1. Aitor Gonzalez Gonzalez