Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren erdialdetik 16. urtemugaren ospakizunetan murgilduta dabil Olaztiko Maisuenea gaztetxea. Barre artean agurtuko dute egitarau zabala, Juanlu Escuderoren Trainspotting bakarrizketarekin. Heroinak arduratzen gaituzten arazoen artean postuak galtzen ari den honetan, Trainspotting bidaia horretan zuloan geratu zirenendako omenaldi sentitua da. Orain diseinuzko drogak daude modan. Non geratu dira txute batekin aldarrikatzen zuten erromantiko haiek? Transpoitting itzulerarik gabeko bidaia da.