Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Domekan Pintura Azkarreko III. Lehiaketa izanen dute Olatzagutian. Pintzelak eta margoak hartu eta herriko karriketan barreiatuko dira margolariak. Parte-hartzaileek Olaztiko txoko ederrak mihise gainera eramateko abilezia erakutsi beharko dute. Sari erakargarriak daude. Kategoriak eta gaiaAntolatzaileek hiru maila bereizi dituzte: 11 urtera artekoena (2000 urtean eta ondoren jaioak), 12-15 urtekoena (1996 eta 1999 urteen artean jaioak, biak barne) eta helduena, 16 urtetik gorakoena (1995ean edo aurretik jaiotakoak). Olaztiko kultur teknikari Virginia Alonsoren hitzetan, "haurren eta helduen kategoriak bereziki arrakastatsuak dira". Bestalde, Olaztiko gazte eta heldu onenendako sariak ere badaude.Margolariek ondoko gaia landu behar dute: Olazti, ingurua eta bertako jendea. "Lehen urteetan udalak gaia murrizten zuen, baina orain margolariei lana errazteko herria bera da gaia eta haiek erabakitzen dute ikuspegia" azaldu zuten Virginia Alonsok Beleixe irratian (FM 107,3). Teknika librea da, eta parte-hartzaileek behar beste material erabil dezakete. LehiaketaPintura Azkarreko Lehiaketa egun osoko ekintza da. Margolariak Olaztiko kultur etxean aurkeztu beharko dira domekan, 8:00etatik 9:00etara. Bastidore edo egitura gogorra eraman beharko dute, nahi duten neurrikoa, baina, betiere, bakarra. Haurrei dagokienez, euskarriak antolatzaileek banatuko dituzte, kultur etxean, 9:00etatik 10:00etara. Zigilua jarrita, lehiakideak lanean hasi daitezke Olaztiko herrigunean, nahi duen kokapena hartuta. Parte-hartzaileek bere lanak ikusgai jarriko dituzte kultur etxean, 17:30etik 18:30era. Ordu horren barruan aurkezten ez diren lanak lehiaketatik kanpo geratuko dira. Lanak sinatu gabe eta goitizenik gabe aurkeztuko dira. Bertan egonen dira ikusgai, 20:30era arte.Epaimahaiak 19:00etan emanen du epaia, Olaztiko kultur etxeko areto handian. Saritutako lanak Olaztiko Udalarenak izanen dira.Izen-emateaGazte eta helduak izena emateko garaiz daude: gaur, 14:00ak arte, Olaztiko udaletxean, kultura@olazti.com helbidean edo 948 562 446 telefonoan. Domekan, 9:00ak arte eman daiteke izena, Olaztiko kultur etxean. SariakHaurrakHiru onenendako arte plastikoetako materialaGazteak1. saria 150 euroko balea arte plastiko, argazkilaritza edo kirol materialetan1. herritarra 150 euroko balea arte plastiko, argazkilaritza edo kirol materialetanHelduak1. saria 500 euroAccesita 250 euro1. herritarra 200 euro