Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berriki izendatu dute Mª Isabel Sarazibar Razkin Universidad de Navarrako Erizaintza Fakultateko dekana. Azken 6 urteak karguan egin dituen Mercedes Perez Diez del Corral ordezkatuko du. Olaztiarra ezkonduta dago eta lau seme ditu. Erizain diploma 1982an lortu zuen. Erizaintza Medikoan aditua, 2000. urtean Humanitate lizentziatura eskuratu zuen eta 2009an Hezkuntza doktore egin zen, gainera, Universidad de Navarraren aparteko sariarekin. MerituakSarazibar 12 urtez Clinica Universidad de Navarrako erizain izan zen, Erizaintza Fakultateko irakasle hasi zen arte. 1997 eta 2005 urteen artean olaztiarra fakultateko zuzendaria izan zen. 2002an Sigma Theta Tau International Honor Society of Nursing erakundeak Bostongo Kapituluko kide izendatu zuen, Espainian erizaintzaren ikerketa eta teoriaren garapenean izandako lidergoagatik. Dekana berriak estatuko eta nazioarteko kongresuetako komite zientifiko kide izan da, baita zenbait elkarteetakoa ere. Ebaluazio eta Prospektiba Agentzia Nazionaleko ebaluatzaile izateaz gain, Hezkuntza Departamentuaren Prestakuntza Jarraitua Batzordeko kide ere bada. Sarazibar 11 ikerketa proiektu eraman ditu aurrera, haietako bostetan ikerlari nagusia zen. Horretaz gain bere idatziak 30 aldizkaritan eta liburutako kapitulutan argitaratu dira. Estatuko eta nazioarteko 60 kongresu baino gehiagotan parte hartu du olaztiarrak.