Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako presidente berriak, Yolanda Barcinak, ostiralean hartuko du kargua. Aurreko egunetan bere gobernua osatzeko lanean aritu da. UPNk eta PSNk sinatutako akordioaren ondoren jakina zen gobernu berriak 8 kontseilari izanen zituela, haietako 3 sozialistak. SoslaiaYolanda Barcinak berarekin nahi izan du gobernuan Lourdes Goikoetxea Zubeltzu. Olaztiarrari Berrikuntza eta Landa Garapen Departamentuaren ardura eman dio. Tolosan sortua, duela 50 urte, ezkondua dago eta lau seme-alaben ama da. Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritzan lizentziatua eta Enpresa Zientzietan diplomatua da Goikoetxea. Azken 20 urteak Nafarroako enpresa txiki eta ertainak eta profesionalak aholkatzen eman ditu, tartean makina bat sakandar. Fiskalitate, kontu eta finantza arloko aholkuak eman izan ditu. Egiteko horren barruan zegoen Nafarroako Gobernuari inbertsiorako eta enplegurako diru-laguntzak eskatzea. UPNko kidea da, baina sekula ez du kargu publikorik izan, ezta alderdi barruan ere. Yolanda Barcinaren apustua izan zen olaztiarra parlamenturako zerrendan sartzea eta orain kontseilari izendatzea.