Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udan Euskaraz programako haurrak Olaztitik goxokiak ez desagertzeko super-heroi probak gainditzen ari diraGaragarrilaren 27an jarri zen martxan Olatzagutian Udan Euskaraz programa. Ezustekoarekin hasi ere. Izan ere, haurren izenean gutuna iritsi zen postetxera eta hara joan behar izan zuten guztiek.Gutun haietan, batzuei zuzenean, besteei modu zifratuan, arazo baten berri eman zitzaien haur olaztiarrei: hilaren 23an Olatzagutitik goxokiak desagertuko dira. Baina horrekin batera konponbidea ere jaso dute: super-heroi bihurtzea. Horretarako egun hauetan hainbat proba egiten ari dira. Egunero zerbait opatu dute goxokiekin lotura duena, gozoki askoren paperak eta bestelakoak. Virginia Alonso programako arduradunak azaldu digunez, "haurrek super-heroiak ezagutzen ari dira pixkanaka. Haiek ere beraien super-heroi propioak sortu dituzte, zein bere ezaugarri propioekin eta marrazki eta guzti". Txikienak erabat sinistu dutela ere azaldu digu, gaia etxeetaraino iritsi delako: "desagertu aurretik goxokiak jan nahi dituzte". MartxanAurten Udan Euskaraz programan 85 haur parte hartzen ari dira. 6 taldetan banatu dituzte eta haietaz 9 begirale arduratzen dira. Super-heroi bihurtzea ez da programan egiten duten guztia: egun osoko txangoa eginen dute, igerilekuan ere izan dira. Festen aurretik despedituko da Udan Euskaraz programa. Haurrek dagoeneko festetarako pankartak prest dituzte. Olaztitik bueltaka, kazetariak, super-heroi itxura hartu dio bati baino gehiagori.