Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiko Udalak aurreko astean eginddako bilkuran bere egitura zehaztu zuen. Zortzi batzorde osatu dituzte eta denen buru Bilduko zinegotziak izanen dira. Honako batzordeak sortu dira: hirigintza; ingurumena eta basoak; ekonomia, ogasuna eta langileria; kirolak; kultura eta jaiak; euskara eta gazteria; berdintasuna eta ongizatea eta, azkenik, hiritar parte-hartzea.Olatzagutiko Udalaren gobernu batzordearen osaketa zehazteko dutela esan digu Gurutze Rodriguez alkateak. Bilkura berean errausketaren kontrako mozioa onartu zen.