Astelehenean Sakanako Igeriketa Txapelketa Olaztin

Guaixe 2011ko uztailaren 18a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Olaztiko Erburua kiroldegiko Hydra eta Olaztiko Udalaren laguntzarekin, Sakanako Igeriketa Txapelketa antolatu du astelehenerako, garilak 18rako, 16:00etatik aurrera Olaztiko igerilekuan. Ondoko kategorietako igerilariek hartuko dute parte: kimuak (2002-2001), haurrak (2000-1999) eta kadete-jubenilak (1994-1995-1996-1997 eta 1998).Igerilariei bertan aritzeko gonbidapena egiteaz gain, ikusleak probak jarraitzera animatu nahi ditu antolakuntzak, polita baita igeriketa probak jarraitzea. Arratsalde pasa ederra egin daiteke.Sakanako Igeriketa Txapelketan parte hartu ahal izateko gaur da izena emateko azken eguna. Horretarako Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura jo behar da (948 464 866 telefonoa edo kirolak@sakana-mank.com).