Sakanako musika taldeak zuzenean

Guaixe 2011ko uztailaren 22a

Olatzagutia Santa Ana festetan murgilduko da asteburuan. Herriko musikariek festekin bat egin nahi izan dute. Kontzertuak eskainiko dituzte asteburuan. Gazte EgunaBihar lehertuko da festei hasiera emanen dien suziria. Hala ere, herriko gazteek egitarau ofizialari aurreratzea erabaki dute. Gaur mustuko dituzte festak, Gazte Egunarekin. Eguna agurtzeko, kontzertua antolatu dute. 23:00etatik aurrera Maisuenea Gaztetxeko oholtza gainera igoko dira Hesian eta En Tol Sarmiento taldeak. Hesian taldeak 2010ean argitaratu zuen Borrokatu eta irabazi diskoa. Taldea berregituratu eta gero, lanera itzuli zen urtearen hasieran. Orduz geroztik, lanpetuta dabiltza. Bideo klipa aurkeztu dute eta nazioartera ere salto egin dute, baina ez dituzte nolanahi ahazten Sakanako zaleak. Gaur olaztiarren aurrean joko dute. En Tol Sarmiento (E.T.S.) taldeak osatzen du kartela. Arabarrek rocka, ska eta reggea uztartzen dituzte.Stupenda JonesBihar, berriz, Stupenda Jones taldeak hartuko du txanda. Olatzagutiko punk rock taldeak azken diskoa kaleratu zuen joan zen urtean, Hiru izenekoa. Orduz geroztik hirukotea haren aurkezpen biran murgildu da. Bihar, 23:30etik aurrera, hirugarren diskoko abestiak zabalduko dituzte Olaztiko futbito pistatik lau haizetara. Ziur aski aurreko diskoetako abesti ezagunak ere ez dira faltako.Trapagarango Bugatti taldeak irekiko du musika emanaldia.