Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguraldi traketsa zegoen iragarria astelehenerako, baina arratsaldean eguzkia eta tenperatura beroa nagusi ziren Olaztin. Horrela, Sakanako Igeriketa Txapelketan aritzeko ez zen aitzakiarik izan. Kimuen, haurren eta kadete mailan burutu zen txapelketa, eta 60 neska-mutiko inguru aritu ziren, Sakanako herri guztietakoak, Sakana Igeriketa Taldeko igerilariak barne. Ikuskizun ederra eskaini zuten eta igerilekua lepo zegoen. Giro polita izan zen, umeek kirola egitean gozatu baitzuten eta lagunen, senitartekoen eta ikusleen animoa eta txaloak jaso baitzituzten. Egindako lana saritzeko igerilari guztiek ogitarteko gozoa eta zukua jaso zuten.Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak egunaren balorazio positiboa egin du eta Olaztiko igerilekuetako begiraleek eta arduradunek emandako laguntza eskertu du.