Txapeldun handiak Olaztin

Guaixe 2011ko uztailaren 26a

Ansotegi-Tabar, Ezkurdia-Arruti, Lopez de Zubiria-Felix eta Pablo-Galuk jantzi zituzten 40. San Migel txapelketako txapelak, merezimendu osoz. Sutegi-San Migel kategoria txikien txapelketan ere pilota partida ederrak jokatu zirenMaiatzean hasi zen jokatzen Olaztiko San Migel elkarteak antolatutako 40. San Migel Pilota Txapelketa. Ordutik, astebururo pilota jaialdi ederrez gozatzeko aukera izan da Burundako herrian. Lau mailatan jokatu da txapelketa: lehen maila, bigarrena, hirugarrena, eta afizionatuena.Urtetik urtera garrantzi handiagoa hartu du Olaztiko txapelketak, eta egutegian zita garrantzitsua da. Pilotari ugari lehiatzen dira, kalitate onekoak, eta horrek ere pilotazaleen erantzuna piztu egin du. Pilotazale ugari bildu dira txapelketako partidak jarraitzera, eta giro oso polita piztu da Olaztiko udal pilotalekuan.Bestalde, eta San Migel Pilota Txapelketaren altzoan, kategoria txikiko pilota txapelketa antolatu du Olaztiko Sutegi klubak San Migel elkartearen laguntzarekin, Sutegi-San Migel Txapelketa, hain zuzen. Kasu honetan txikien mailatik gazteen mailara bitartean, Euskal Herri osotik etorritako etorkizuneko pilotariak aritu dira lanean, eta pilotari gaztetxo hauen lana segitzera ere ikusle asko hurbildu dira Olaztira.Bada, Olaztiko festetan jokatu ziren bi txapelketa hauen finalak, igandean. Goizean kategoria txikien finalak jokatu ziren, 8 final guztira, eta ikuskizun polita eman zuten pilotariek. Arratsaldean, aldiz, helduen txanda izan zen. Frontoia lepo zegoela, eta giro zoragarrian, lau final izan ziren jokoan. Hirugarren, lehen eta afizionatuen mailako finalak oso estuak izan ziren, lehiatuak eta ikusgarriak, pilotazaleak azkenera arte urduritu zituztenak. Aldiz, bigarren mailan Lopez de Zubiria eta Felix izan ziren nagusi hasieratik. Hirugarren mailan Pablok eta Galuk jantzi zituzten txapelak eta lehen mailan Ezkurdia eta Arruti arbizuarrek, Urrestarazu eta Senar 16an utzi eta gero. Emozio gehiena afizionatuen partidan bizi izan zen. 21 tantura berdindu zuten Ansotegi-Tabarrek eta Flores-Gorritik, baina azkenean lehenengoak gailendu ziren.Sari ematearen ondoren San Migel elkarteak afari bikaina antolatu zuen pilotari guztiendako eta antolakuntzan aritu direnendako. Aurtengo lanak bukatuta, hurrengo urtera arte despeditu da txapelketa. FinalakSutegi-San Migel txapelketako finalak -Txikiak: Bergara-Gabirondo (Pilotajauku) 9 / Aristi-Bordegarai (Getaria) 18-Umeak: Etxeberria-Otaño (Aurrera Saiaz) 18 / Mariñelarena-Igoa (Aldabide) 12-Kimuak: Aristi-Zenekorta (Getaria) 18/ Riko-Eguren (Abadiño) 13-Haurrak: Santxez-Erauskin (Aurrera Saiaz) 18 / Otermin-Grados (Pilotajauku) 16-Kadeteak 1996: Arteaga-Aranguren (Donostia) 18 / Galarraga-Balerdi (Aurrera Saiaz) 13-Kadeteak 1995: San Sebastian-Olaeta (Gernika)7 / Gastaminza-Iruretagoiena (Sutegi-Aurrera Saiaz) 18-Gazteak 1994: Gartzia-Kintana (Sutegi) 13 / Ansa-Otamendi (Pilotajauku) 22-Gazteak 1993: Azketa-Atxa (Zegama) 22 / Zelaia-Apeztegia (Aurrera Saiaz) 1440. San Migel txapelketako finalak-3. Maila: Arana-Arana 12 / Pablo-Galu 18-2. Maila: Urko-De Pedro 5 / Lopez de Zubiria-Felix 18-1. Maila: Ezkurdia-Arruti 22 / Urrestarazu-Senar 16Afizionatuak: Ansotegi-Tabar 22 / Flores-Gorriti 21