Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko lehen jardunaldiko emaitzakGartzia-Sarazibar 16 / Santano-Davila 16Haurrak: Fernandez-Gorriti 15 / Otermin-Gartzia 16Gazteak: Ansa - Gastaminza 11 / Murgiondo-Kintana 22Helduak: Lopez-Bergera 22 / Senar-Irañeta 10Iñigo Aritza Ikastola II. Pilota Txapelketa ostiralean abiatu zen, Olaztin. Aipatu txapelketarekin pilota, euskara eta ikastolako parte diren lau herriak lotzen saiatu dira Iñigo Aritza ikastolakoak, eta antolaketan Altsasuko Pilotajauku taldearen eta hainbat babesleren laguntza izan du.Txapelketa Iñigo Aritza ikastolak biltzen dituen lau herrietan - Urdiain, Altsasu, Olazti eta Ziordia - jokatuko da, herri horietako festetan. Olaztiko festetan, Urdiaingo Aitziber Ama Birjinako festetan eta Ziordiko festetan txapelketaren hasierako ligaxka jokatuko da, eta finalak Altsasuko festetan. Txapelketan ari diren pilotariak bertakoak dira, pilotari onak gainera, eta antolakuntzak pilotazaleak frontoira gerturatzea eskatu du "ikuskizuna emango dutelako", ostiralean Olaztiko pilotalekuan jokatutako lehen jardunaldian egin zuten bezala. Hurrengo jardunaldia Urdiaingo Aitziber Ama Birjinaren festetan jokatuko da, abuztuaren 14an (ikus Udako Agenda).