Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, Iturmendiri lekukoa hartuta eta goizeko 10:30ean hasita, txirrindularitza eskolen lasterketa antolatu du Burunda Txirrindularitza Klubak, Olaztin festak direla baliatuta. Erburua kiroldegiaren inguruetan jokatuko da eta kategoria txiki hauetan ohikoa denez, txirrindulariak ginkana proba eta lasterketa izanen dituzte aurrez aurre.Bestalde, txirrindularitza agenda bete-betea dator. Kadeteek asteartean, hilaren 26an, Gaztetxoak Torneoa ixten duen lasterketa dute Mutiloan, 18:00etan (65 km). Juniorrek, aldiz, Iruñeko XXV. Itzulia jokatuko dute garilaren 27tik 29ra arte. Asteazkeneko etapa Villatuertan jokatuko da (17:00etan, 85 km), ostegunekoa Tafallan (17:00etan, 96 km), eta ostiralekoa Iruñean (9:30ean, 98,4 km). Afizionatuei dagokienez, 23 urtez azpikoek eta elite mailakoek larunbatean 22. Baiona-Iruñea Klasikoa jokatuko dute, 15:00etan (132 km). Eta igandean 23 urtez azpikoak Busturian bilduko dira, 16:30ean (84,7 km). Bukatzeko, larunbatean Igantzik BTT proba hartuko du 15:00etan, Euskadiko Openerako puntuagarria dena.