Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean 9:30ean kategoria txikien finalak jokatuko dira, eta 17:00etan nagusien finalakOlaztiko San Migel elkarteak antolatutako 40. San Migel Pilota Txapelketa igandean erabakiko da, garilaren 24an, Santa Ana festen egitarauaren barruan.Txapelketaren barruan bi txapelketa jokatu dira. Alde batetik, eta Sutegi klubarekin elkarlanean, kategoria txikikoen txapelketa jokatu da. Kasu honetan txikien mailatik hasita gazteen maila arterako lehia izan da. Eta, bestetik, San Migel elkarteak antolatutako kategoria nagusien txapelketa. Azken honetan 4 maila izan dira jokoan: lehen maila, bigarrena, hirugarrena eta afizionatuena.Txapelketa maiatzean hasi zen eta igandean final handiak jokatuko dira, Olaztiko festen barruan. Goizeko 9:30ean kategoria txikietako finalak hasiko dira, eta arratsaldean, 17:00etan, nagusienen txanda izango da. Aipatzekoa da urtetik urtera maila gehiago duela Olaztiko San Migel Txapelketak eta aurten Euskal Herriko txoko ezberdinetako pilotariek parte hartu dutela. Pilotazaleek astebururo astebururo pilotaz gozatzeko aukera izan dute eta, gainera, partida onak eta entretenigarriak izan dira. Horregatik, beste behin ere final estu, lehiatu eta ikusgarriak espero dira.Azken jardunaldiko emaitzak3. maila:Pablo-Galu 18 / Muñoa-Etxeberria 13Arana-Arana 18 / Asier-Koldo 72. maila: Lopez de Zubiria-Felix 18 / Biño-Beñat 14Urko-De Pedro 18 / Javi-Aies 131. maila: Mayo-Araña 7 / Ezkurdia-Arruti 22Urrestarazu-Senar 22 / Mazkiaran-Alustiza 15Afizionatuak: Gailurralde-Garmendia 11 / Flores-Gorriti 22FinalakSutegi-San Migel txapelketako finalak (9:30ean Olaztiko pilotalekuan)-Txikiak: Bergara-Gabirondo (Pilotajauku) / Aristi-Etxeberria (Getaria)-Umeak: Etxeberria-Otaño (Aurrera Saiaz) / Mariñelarena-Igoa (Aldabide)-Kimuak: Aristi-Zenekorta (Getaria) / Riko-Eguren (Abadiño)-Haurrak: Santxez-Erauskin (Aurrera Saiaz) / Otermin-Grados (Pilotajauku)-Kadeteak 1996: Arteaga-Aranguren (Donostia) / Galarraga-Balerdi (Aurrera Saiaz)-Kadeteak 1995: San Sebastian-Olaeta (Gernika) / Gastaminza-Iruretagoiena (Sutegi-Aurrera Saiaz)-Gazteak 1994: Gartzia-Kintana (Sutegi) / Ansa-Otamendi (Pilotajauku)-Gazteak 1993: Azketa-Atxa (Zegama) / Zelaia-Apeztegia (Aurrera Saiaz) 40. San Migel txapelketako finalak (17:00etan Olaztiko pilotalekuan)-3. Maila: Arana-Arana / Pablo-Galu-2. Maila: Urko-De Pedro / Lopez de Zubiria-Felix-1. Maila: Ezkurdia-Arruti / Urrestarazu-SenarAfizionatuak: Ansotegi-Tabar / Flores-Gorriti