Bihar arte, oraindik

Guaixe 2011ko uztailaren 25a

Sakanako Ezgaituen Elkarteko kide Maitane Pinto eta Josu Vilariño izan ziren larunbatean festen suziria piztu zutenak. Udalak elkarteak egindako lana aitortu nahi izan zuen horrela, bezperan gazteek haiena bota bazuten ere. Bestalde, txupinazoaren ondoren, azken urtean jaiotako haurrei zapi bana oparitu zieten: Irene Cruz Albizu, Unai Aldaz Etxarri, Oliver Gil Amezgarai, Asier Gurmindo Gabari, Alain Gurmindo Gabari, Asier Agirre Aldaz, Enaitz Agudo Sanz, Amara Arrieta Sergio, Hodei Audikana Olaiz, Jurgi Sarazibar Imaz, Markel Martin Jaka, Maitane Oraa Errazti, Ibai Azpilikueta Araña, Eki Azpilikueta Araña, Mikel Audikana Portuondo eta Sijen Ekeri. Aritz Lopez de Goikoetxea Vadillo Kuban bizi den olaztiarrari bere aitona-amonek emanen diote zapia.Erraldoien eta buruhandien konpartsa La Cigarra txarangarekin batera ere atera ziren larunbatean. Migelon, Usoa, Blanca eta Iñigo Aritza errege-erreginak irudikatzen dituzten erraldoiak Arreko konpartsako kideek dantzatu zituzten, bertakoan ez baitaude nahikoa kide.