Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiako Udalak Nafarroako Auzitegi Gorenean helegitea jarri du. Udalaren asmoa da Nafarroako Gobernuak porlandegiko Ingurumen Baimen Bateratuaren moldaketa baliorik gabe uztea. Aurten foru administrazioak egindako aldaketa horrek porlandegia hondakinen kudeatzaile bihurtzen du eta porlana egiteko prozesuan biomasa erregai gisa erabiltzea baimentzen dio.Bestalde, Arabako Lautadako zenbait udalek jakinarazi dute porlandegian hondakinak erretzearen kontrako mozioa aurkeztuko dutela Aldundian.Azkenik, Arabako Diputazioak jakinarazi du Olaztiko porlandegiaren balizko jarduera horrek herrialdean izanen lukeen eragina eta sor litzakeen arriskuak aztertuko dituela, beti ere, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean.