Xabier Zabalo olaztiarra hobetuz doa Valle d’Aostako giroan izandako erorketaren ondoren

Guaixe 2011ko irailaren 1a

Orbea taldeko Xabier Zabalok erorketa bat izan zuen agorrilaren 25ean Italian burutzen ari den Valle d’Aostako giroko 3. etapan. Izandako erorketaren ondorioz burezurreko traumatismoa eta hainbat kolpe jasan zituen. Olaztiarra berehala eraman zuten ospitalera, eta han hainbat proba egin ondoren hezur tenporala hautsi zuela diagnostikatu zioten, eta han bertan egin zioten ebakuntza.Indarrak berritu ondoren, helikoptero medikalizatu batean Madrilgo Virgen del Rosario ospitalera eraman zuten, eta, astelehenean bere egoera aztertu ondoren, asteazken honetan egindako ebakuntzan beheko masailezurra konpondu zioten. Xabierrrek eta Euskadiko Txirrindularitza Fundazioak eskerrak eman nahi izan dizkie egun hauetan animo mezuak bidali dizkieten guztiei.