Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pancho Egozkuek irabazi zuen, Olatzagutian, agorrilaren 20an antolatutako XXXII. Urbasako igoera, CM Bango bat gidatuz. Eguraldia ezin hobea izan zen, eta horrek ikusle asko erakarri zituen.Lehenengo entrenamenduetatik, pilotu nafarrak argi utzi zuen Urbasara ez zela buelta bat ematera joan. Panchok lehen tanda 3:31.161 denboran egin zuen, beti bere atzetik doazen Sardara de Fuenterrabía taldeko Iñaki Sarasolari, 2. gelditu zena, eta Baporo Motorsport taldeko Gerard de la Casari 20 segundo atereaz. Garikoitz Flores lakuntzarrak, aldiz, bere Seat Leónarekin lehen entrenamenduetan 6. postua lortu zuen, ondorengo igoeretan podiumean kokatzeko itxaropenarekin.Horrela, lehen kronoan Egozkuek bere nagusitasuna erakutsi eta denborarik onena lortu zuen, kronometroa 3:30.163-n geldituz. De la Casak postu bat irabazi eta bigarren kokatu zen, nafarretik 7 segundora baino gehiago, eta hirugarren postuan Miguel Porcar gaztelarraren Mitsubishi Lancer Evoa agertu zen. Garikoitzek bere goranzko joeran jarraitzen zuen eta laugarren kokatu zen, liderretik 21 segundora.Bigarren manga erabakigarria bihurtu zen, ez liderra erabakitzeko, baizik eta Panchorekin batera podiumean nor egongo zen erabakitzeko. Ezin zen beste modu batera izan, eta Pancho berriz ere azkarrena izan zen, oraingo honetan denbora apalago bat eginez (3:31.780). Hala ere, 7 segundo atera zizkion Gerard de la Casaren Seat Cordoba WRCri eta ia 16 igoera bukatu eta hirugarren kokatu zen Floresi.Bukaerako sailkapenean, Egozkue Urbasako Errege izendatua izan zen, bigarren de la Casa andorrarra eta Flores hirugarren izan zen. Aldi berean, lakuntzarra lehena izan zen zirkuituko ibilgailuak batzen dituen A2 taldean.Aipatzeko da ere Arkaitz Irigoienek eta Garikoitz Goñik egindako proban, biek denbora berdinarekin (4.01), oso paretsu ibili zirela. Bakaikuarrak hamarreneko batzuengatik irabazi zuen taldekoen artean, bere estreinako proba izan zen honetan.Urte batzuetan antolatu gabe egon den igoera honek, oso harrera ona izan zuen jendearen artean eta honi egin zuen eguraldi ona gehituz, egun zoragarria pasatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren jarraitzaile guztiek. Askok ostegunetik Urbasan kanpatu zuten, toki onenak eta kurbarik ikusgarrienak hartzeko intentzioekin.Antolakuntzaren balorazioaBalorazioa ezin hobea da, "oso pozik gaude egindako lanarengatik. Kontuan hartu behar da Sakana Motorsek 6 hilabete eskaseko ibilbidea duela, nahiz automobilismoan ibilitako jendeaz osaturik egon, horrelako ekintzetan ez geneukan apenas esperientziarik. Hala ere, dena ondo atera zen, eta oso harrera ona izan zuela esan daiteke, bai parte-hartzaileen bai ikusleen partetik" adierazi digute antolatzaileek."Nafarroako Automobilismo Fedearioarendako ere berri ona izan da igoera berreskuratzea, azken aldi honetan ez delako jende asko sartzen horrelako lanetan, ez rallyak ez igoerak antolatzen"."Babesleak ere pozik egoteko lan asko egin dela" azpimarratu nahi izan dute, "itxura ona eman zen bai federazioaren aurrean baita kanpoko antolatzailearen aurrean. Dena nahiko ondo koordinatuta zegoen, eta segurtasunaren aldetik eredu eman dela azpimarratu nahi da. Publikoaren laguntza ezinbestekoa izan zen zentzu honetan. Ikusleak guk egokitutako lekuetan zeuden eta ez da inorekin arazorik egon".Garbitasunari dagokionez, "jendearekin kontzientziazio lana hobetu behar dugula ikusi dugu . Horrek ez du esan nahi ibilbidea garbitzen aritu zen jendeak (Olaztiko Gazte Asanblada) bere lana gaizki egin zuenik... guztiz kontrakoa. Urbasako Parke Naturaleko basozainen esanetan dena biakin utzi zutela" nabarmendu dute. "Sakana Motorsport eskuderiaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu OGA, boluntario guztiei eta era batera edo bestera, proba aurretik, bertan eta ondoren lagundu digutenei, egindako lanagatik".Aipatu beharra dago OGAk Urbasako igoeran garbiketaren truke lortutako dirua istripua izandako herriko gazte bat laguntzeko erabiliko duela.Gainontzeko sakandarrak:Auto berria estreinatu zuen Delfin Goikoetxeak 4.02 denbora lortu zuen, eta bere klasean 2. izan zen. Iban Lopez de Goikoetxeak bere klaseko 4. bukatu zuen (4.07) eta bigarren mangan autoa puskatu zuen. Mikel Goya, arazo mekaniko batzuekin, bere klaseko 4. bukatzea lortu zuen (4.10). Jon Mikel Oderiz bere klaseko 6. bukatu zuen (4.18) rallyetarako prestatuago dagoen autoarekin. Iñaki Gastaminzak arazo mekaniko ugari izan eta gero, klaseko 11. bukatu zuen (4.31). Aipatu beharra dago entrenamenduan lortu zuela bere denborarik onena (4.10). Joseba Aldaz entrenamenduetatik 2. mangara 11 segundo jaistea lortu zuen, eta bere klaseko 5.a izan zen (4.31). Eta Andoni Lopez altsasuarrak ez zuen estreinarik onena izan, entrenamenduko mangan azkeneko kurbetan gehiegi mozteagatik arazo mekanikoak izan zituen eta ezin izan zuen proban jarraitu. SAILKAPEN OROKORRA:1. P. Egozkue 3:30 Bango Racing Car2. G. de la Casa 3:37 Seat Cordoba WRC3. G. Flores 3:47 Seat Leon Copa4. M. Porcar 3:50 Mitsubishi Lancer Evo65. J. Dupeou 3:52 BMW M3SAKANDARREN SAILKAPENA:1. G. Flores 3:47 Seat Leon Copa2. A. Irigoien 4:01 Renault 11 turbo3. G. Goñ 4:01 Renault 11 turbo4. D. Goikoetxea 4:02 Mid Jet5. I. Lpz de Goikoetxea 4:07 Renault 5 gtl6. M. Goya 4:10 Renault 5 gt turbo7. JM Orderiz 4:18 Renault clio 16v8. I. Gastaminza 4:31 Renault 5 gt turbo9. J. Aldaz 4:31 Peugeot 205 rallye10. A. Lopez erret. Citroen ax sport